Comunica, Educa y Disfruta

"Si buscas resultados distintos, no hagas siempre lo mismo" Albert Einstein

18.Korrika: Eman Euskara Elkarri (Acción para impulsar el uso del Euskera, lengua oficial del País Vasco)

korrikaLo mas seguro que mucho de los que leéis mi blog no sepáis Euskera, es por ello, que os invito a visitar la web de la Korrika, una actividad impulsada a favor del segundo idioma oficial del País Vasco, donde se puede consultar toda la información sobre lo que es, objetivos, cómo ayudar etc. en Inglés, Francés y Español.

Comenzamos….

Pasa den urtean, Euskara ikasten eta berreskuratzen hasi nintzen berriro. Batxiler arte euskaraz ikasi nuen, baina, batxilergoa berriz, erderaz, euskaraz egiteko aukera ez zegoelako. Honen ondorioz, unibertsitateko ikasketak erderaz egiten jarraitu nue, eta hortik aurrera nire bizitza erderaren eta ingelesaren menpean egon da.

Zorionez, nire aita beti egon da nire aitzetik gogoratzen: “Ana ez utzi euskara ikasten, galduko duzu zure hizkuntza, eta benetan penagarria izango da. Hizkuntza oso garrantzitsua da eta”. Azkenean, aintzakotzat hartu nuen bere hitza, eta Hizkuntza Eskolan matrikulatzea erabakia hartu nuen. Bertan, gramatika eta hiztegia berreskuratzen lagundu didate, baina, benetan kostatu zaidana hitz egiteko jariotasuna lortzea izan da. Hots,  bederatzi urte  inguru pasatu ditut hizkuntza praktikatu gabe, eta ondorioz, jariotasuna berreskuratzea eta lotsa gainditzea, batez ere, gehien kostatzen ari naizena da.

Zailtasun hori gainditzeko, aurten, AEK-ko mintzapraktika taldean apuntatuta nago, eta benetan, oso gustura nago. Egia esanda, gustatuko litzaidake klasea amaitu eta gero euskaraz egiten jarraitzea, baina, zoritxarrez, nire egunerokotasuna erderaren menpean dago.

Euskaldun guztion betebeharra da hizkuntza mantentzea eta bultzatzea, eta azken finean, gure eskuetan dago hizkuntza zaintzea. Gure erabakia da. Horretaz aparte, euskararen alde lan egiten duten hainbat kolektibo ekitaldiak eta ekintzak antolatzen dituzte, eta horien barruan AEK-k antolatzen duen “KORRIKA” deritzona dago. Baina, zer da korrika?

Korrikaren web orrian agertzen den bezala: “Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da (…), eta gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu”. Aurten, 18.edizioa ospatuko da.  Martxoaren 14an hasiko da Andoainen, eta 11 egunez gelditu gabe Euskal Herria zeharkatuko da bi mila kilometro inguru korrika egiten, gau eta egun gelditu gabe, martxoaren 24 Baionan amaitzen. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena. Interesgarria, ezta? Baina, guaza gehiaho daude.

Urtero, omendu bat eukeratzen da, eta konkretuki aurten, Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hau da, GEUK, IKASLEOK GARA OMENDUAK. Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari garen guztiak. “Lanetik irtendakoan euskara ikastera doazen Aitor eta Nerea, bilobak eskolan utzi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Jose, euskara ikasten hasi den Yasmin, mintzalagun talde batean dagoen Felipe, barnetegira doan Ximun, Gau Eskolan ari den Elisabete, Osvaldo, Ane…”.


omenaldiatx1Horregatik, LARUNBAT HONETAN, urtarrilaren 26an, USURBILEN, Euskara Ikasleen Omenaldi ospatuko da. Segur aski egun polita izango zela: kale animazioa, bertsolariak, kupelen irekiera, pintxoak, ekitaldiak, erromeria, Esne Beltzen kontzertia e.a. Dena 10 euroen truke (autobusa barne). Hantxe ikusiko gara!!

Hona hemen Esne Beltza musika taldeak eginiko abestia Korrikarako:

EMAN EUSKARA ELKARRI!!!! 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Información

Esta entrada fue publicada en 25 enero, 2013 por en Comunica!, Educa!, Uncategorized y etiquetada con , , , .

TWITTER

  • RT @Pablo_Iglesias_: Cuando escuchéis a algún "cuñao" azul o naranja decirnos que al Congreso se viene a trabajar, le enseñáis este gráfico… 9 hours ago
  • RT @PodemosEuskadi_: [Eskolen Digitalizazioa] Zentroei autonomia eman behar diegu haiek baidakite inor baino hobeto zeintzuk diren haien be… 14 hours ago
  • RT @PodemosEuskadi_: [Eskolen digitalizazioa] "Plan bat abian jarri behar da, ikasleak eta irakasleak kontutan hartzen dituen plan zehatz b… 14 hours ago
  • RT @PodemosEuskadi_: [Eskolen Digitalizazioa] "Ikastetxeek ez dute askatasuna Wifia/Kablea edo tablet/portatila aukeratzeko beren beharren… 14 hours ago
  • RT @PodemosEuskadi_: [Digitalizazioa] "Hezkuntzak teknologiaren eragina nabaritu egin du; tresnak ez ezik, alfabetizazio digitala eskaini b… 14 hours ago
A %d blogueros les gusta esto: